Gaiak

Partekatu

Gobernamendua eta ezagutza

Kultur ondarearekin zerikusia daukaten politika publikoak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko prozesu parte-hartzaile sozialek gero eta bultzada handiagoa daukate Europan. Alabaina, ulermen eta jorraketa handiagoa behar duten dimentsioak dira parte hartzeko baldintzak, stakeholder deritzotenak prozesu politikora sartzeko mekanismoak, ezagutza (aditua eta ez-aditua) jendarteratzeko moduak eta gobernamendu irekiaren inpaktua.

Gizarte-berrikuntza eta tokiak (hirikoak)

Gizarte-berrikuntza eta horrek kultur ondarearekin duen harremana gai sortuberria da, garapen bidean dagoena, baina gero eta garrantzi handiagoa dauka arkeologia publikoaren eta komunitarioaren gaiak lantzeko orduan, bai eta kultur ondarearen tokiko inpaktuaren eta (hiriko) gizarte-inpaktuaren ikuspegiak jorratzeko orduan ere. Hala ere, gizarte-berrikuntzaren, hiriko tokien eta kultur ondarearen arteko harremanak ez daude oso finkatuta, harreman horiek ahalmen analitiko eta parte-hartzaile handia edukitzeko itxura eduki arren.

Kultur berrikuntza eta komunikazioa

Kultur berrikuntzak eta kultur ondarearen arloko komunikazioak topaketa- eta urruntze-ibilbide luzea dute egina. Dena dela, teknologia digitalen indarrak (Interneteko Gauzek eta Gauzen Internetek) bide berria ireki du bai kultur berrikuntzaren arloan, bai kultur ondarea sustatzeari begirako parte-hartze sozialaren eremuan (eta parte hartzeko moduetan). Teknologia berriek gora egin ahala, kultur ondarearen euskarriak berdiseinatzen dira, eta garrantzitsua da harreman horren norabide berriak miatzea.

Gasteiz, kultur ondarearen alde: adierazpena

Europar Batzordeak kultur ondarearen urte izendatu du 2018a. Ekimen horren esparruan, kultur ondarea garatzeko agenda proposatu du biltzarrak, eta agenda horrek oinarrian dauka ikuspegi sozial, parte-hartzaile eta berritzailea, gobernamendutik, gizarte-berrikuntzatik eta kultur berrikuntzatik sortzen diren erronka berriak txertatzeko gai dena.

NON GAUDE

Bulegoak

Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava

+34 945 122 160

pastandfuture@catedralvitoria.eus

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago