Kultur Ondarea eta Arkeologia: ikuspegiak eta Aniztasunak
María Ángeles Querol Historiaurreko katedradun emeritua da Universidad Complutense de Madrid - UCMan (Madrilgo Unibertsitate Complutensea). Kudeaketa arkeologikoaren arloko karguak izan ditu; besteak beste, Kultura Ministerioko arkeologia zuzendariorde nagusia eta Andaluziako Arkeologia Batzordeko presidentea izan da. Horrez gain, Arkeologiako Gradu berriaren sustatzailea eta koordinatzailea izan da.
2017an Kultura Ondarea XXI. mendean: kudeaketa eta ikerketa izeneko Unibertsitate Arteko Masterra sustatu eta martxan jarri zuen. UCM eta UPM unibertsitateek parte hartzen dute master horretan. Kultura Ondarearen klusterraren koordinatzailea ere izan da Moncloa-ko Nazioarteko Bikaintasun Campusean.
Ikerlari ere izan da, bi lerrotan aldi berean: alde batetik, Kultura-ondasunen kudeaketa, “La Gestión del Patrimonio Arqueológico en España” (“Espainiako arkitektura-ondarearen kudeaketa”) lanarekin edo, berriena, “Manual de Gestión del Patrimonio Cultural” (“Kultura ondarearen kudeaketarako eskuliburua”) izenekoarekin; eta bestetik, Arkeologia feminista, “La mujer en el Origen del Hombre” (“Emakumea gizakiaren jatorrian”) edo “Adán y Darwin” (“Adam eta Darwin”) bezalako liburuekin.
Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava
+34 945 122 160