Kultur berrikuntza eta komunikazioari buruzko aurkezpena
Javier Echeverría. Filosofian eta Matematiketan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean; unibertsitate berean eskuratu zuen Filosofiako doktoretza, eta Paris I Panthéon-Sorbonne Unibertsitatean egin zuen ‘doctorat en lettres et sciences humaines’ doktoretza. Irakaslea da Madrilgo Eskola Politeknikoan, eta Filosofia eta Logikako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
Irakasle ikertzailea izan da Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren (CSIC) Filosofia Institutuan. Gero, eszedentzia hartuta, ikertzaile aritu zen Zientziarako Euskal Fundazioan (UPV/EHUri loturik dago), eta, gaur egun, bertan egiten du lan.
Aditua da zientziaren etikan eta filosofian, bai eta teknologiaren, zientziaren eta informazioaren teknologia berrien arteko harremanetan eta gizakiek eta gizarteak multzo gisa duten eginkizunean ere.
Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava
+34 945 122 160