Hizlariak

Partekatu
TERESA FRANQUEIRA

ITXIERA-HITZALDIA. ABENDUAK 12

TERESA FRANQUEIRA

Gizarte berrikutzarako sortzaile eta kultur Guneren diseinua

Teresa Franqueira diseinatzaile portugesa da eta diseinuko doktoretza tesia du. Aveiroko Unibertsitatean eskolak eman izan ditu 2001tik eta irakasle bisitaria izan zen Tongji Unibertsitatean (Shanghai, Txina), Politecnico di Milano-n (Italia) eta Portoko Unibertsitatean. Design Factory Aveiro gunearen zuzendaria eta ID+ Research Institute erakundearen goi-mailako ikertzailea da. Horrez gain, DESIS International erakundeko koordinazio batzordeko kidea, ID+ DESIS Lab-ren sortzailea eta koordinatzailea eta nazioarteko DESIS Network sarearen kide da (Design for Social Innovation and Sustainability).

Bere ikerketa zerbitzuen diseinu eta gizarte berrikuntzan datza, eta egoera alternatiboak aztertzen ditu eredu ekonomiko, kultural eta sozial jasangarriagoak lortzeko asmoz. Irismen hori medio, nazioarteko hainbat hitzalditan hartu du parte eta hasierako hizlari eta moderatzaile lanetan ere aritu da tailerretan. Bere espezialitatea berrikuntza sozialerako zerbitzurako egoerak sortzen dituzten tailerrak dira, eta leku sortzaileetan proiektu zehatzak erabiltzeko konponbideak zehaztea (Italia, Portugal, Suedia, Erresuma Batua, Finlandia, Brasil, Myanmar, Kanbodia, Thailandia edo Turkia).

Diseinu konferentzia askoren kontseilu zientifikoaren parte da. Franqueira tokiko koordinatzailea izan zen Berrikuntza Sozial eta Ekonomia Zirkularri buruzko Europako 4 proiektutan.

NON GAUDE

Bulegoak

Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava

+34 945 122 160

pastandfuture@catedralvitoria.eus

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago