Europako Kultur Ondarea: ukiezinen politikak
Tuuli Lähdesmäki (doktoretza tesia, Gizarte Zientzietako doktorea) Academy of Finland Research (Finlandiako Ikerketa Akademia) erakundeko kidea eta Jyväskylä Unibertsitateko (JYU) irakasle laguntzailea da Musika, Arte eta Kultura Ikasketen Sailean, Finlandian.
Bere ikerketa eta argitalpenek hainbat gai jorratzen dituzte: EBko politikak, memoria kulturala eta iragana interpretatzeko estrategiak, nortasuna eta nortasunaren politikak, ondare kulturala eta populismoa. Lähdesmäki bi ikerketa proiektu zuzentzen ari da. Batetik, European Cultural Heritage in the Making: Politics, Affects and Agency (EUCHE) (Europako ondare kulturala aribidean: politika, eragina eta agentzia), Finlandiako Akademiak finantzatuta. Bestetik, Legitimation of European Cultural Heritage and the Dynamics of Identity Politics in the EU’ (EUROHERIT) (Europako ondare kulturalaren legitimazioa eta nortasunaren politiken dinamikak EBn), Europako ikerketa Kontseiluak finantzatuta. Gainera, JYUko partzuergo lankidetzako burua da Dialogue and Argumentation for cultural Literacy Learning in Schools proiektuan (DIALLS) (Elkarrizketa eta argudiaketa eskoletan alfabetatze kulturala ikastearen gainean), EBren H2020 programak finantzatuta. JYUko hiru buruetako bat ere bada ikerketa arloan: Crises Redefined: Historical Continuity and Societal Change (CRISES) (Krisiak birdefinitzen: jarraipen historikoa eta gizarte aldaketak).
Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava
+34 945 122 160