Hizlariak

Partekatu
SUSAN BAKER

GIZARTE-BERRIKUNTZA ETA HIRIKO TOKIAK

SUSAN BAKER

Gizarte-berrikuntza eta toki jasangarriak

Susan Bakerrek lizentzia (ohorezkoa), masterra eta doktoretza tesiak egin ditu (EUIn, Florentzian, eta honoris causa Umean, Suedian). Ingurumen-politika irakasten du Cardiffeko School of Social Sciences-en eta zuzendariordea da. Horrez gain, ikerlaria da Cardiff Unibertsitateko Sustainable Places Research Institute institutuan. Suediako King Carl XVI Gustaf Errege izendapena jaso zuen ingurumen-zientziako unibertsitate irakasle gisa. Izendapen hori jaso duen lehen emakumea da. Royal Swedish Academy of Agriculture and Forestry (Suediako Nekazaritza eta Basozaintzaren Errege Akademia) eta Royal Society of Arts (Arteen Errege Elkartea) elkarteen kide da.

Bere ikerketa prozesu sozial eta ekologiko konplexuen gobernamenduan oinarritzen da etorkizun jasangarria sustatzeko. UN IPBES erakundearen diziplina anitzeko adituen panelaren parte da, eta aholkulari zientifiko lanetan aritu da EB, Europako Batzordea, Suediako Ingurumenaren Babeserako Agentzia eta Galesko gobernua bezalakoekin.

160 lan baino gehiago argitaratu ditu, eta bere ikerlanak zenbait hizkuntzetara itzuli dira. Txostenak ere aurkeztu izan ditu nazioarteko elkarretaratzeetan.

NON GAUDE

Bulegoak

Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava

+34 945 122 160

pastandfuture@catedralvitoria.eus

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago