Kultur ondarearen arloko partaidetza-plataformak sarean
Marta Severo komunikazioko irakasle elkartua da Parisko Nanterre Unibertsitatean eta Frantziako Institut Universitaire-ko kide hasiberria. Dicen laborategiko kide eta zuzendariordea da. Instituzio karguez gain, 2012az geroztik, Komunikabideak eta lurraldeak gaia koordinatzen du Pariseko International College of Territorial Sciences (CIST) unibertsitatean.
Bere ikerketa giza zientzien jardueran zentratzen da, webgunean oinarritutako datuak erabilita. Ikerlana bi eremutan oinarritzen du: (i) ondare kulturalaren eta memoriaren eraikuntza kolektiboa eta (ii) leku eta espazioaren ordezkapen digitala. Hainbat aldizkari nazional eta nazioartekoetan argitaratu izan du. Horrez gain, diru-laguntza asko jaso izan ditu: H2020, ANR, Labex, CNRS, ESPON.... Nabarmendu beharrekoa da ANR agentzia frantsesak finantzatutako proiektua lankidetza kulturalerako plataformen gainean.
Horrez gain, bi liburu argitaratu berri ditu: Patrimoine culturel immatériel et numérique (2017) eta Traces numériques et territoires (2015).
Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava
+34 945 122 160