MANIFESTUA GASTEIZ 2018

Partekatu

ESPERIMENTAZIOA
KULTURA-ONDAREAREN

MANIFESTUA
ESPERIMENTAZIOA
para el KULTURA-ONDAREAREN ARLOAN

KONTUAN HARTUTA...

Kontzeptuzko ikuspegia, kultura-ondarea ikuspegi integratu eta sistemikoetarantz abiatu da, eta ondarean esku hartzeko eredu erlazional berriak garatu dira.

Diziplinazko ikuspegia, kultura-ondareak diziplina-bateratasunerako espazio berriak garatzen ditu. Horietan, modu berriak antolatzen dira ondarean esku hartzeko eta berreskuratze materialerako (diagnostikoa egiteko eta zaharberritzeko teknologiak), hura babestu eta kontserbatzeko (babes- eta finantzaketa-mekanismoak) eta balorizazio historiko-soziala egiteko (jabetze kulturaleko mekanismoak).

Ikuspegi instituzionala, kultura-ondarea aktibo ekonomikotzat hartzen da, gizarte-kohesiorako espaziotzat, eta jasangarritasunari (hirikoa eta landa-ingurunekoa) lotutako politikak garatzeko aukera berritzat.

Ikuspegi digitala, kultura-ondarearen esparruan teknologia digitalen erabilera handitu da, esperientzia berriak sustatzeko helburuarekin; horrek aukera eman du ondarearekin zerikusia duten kultura-esperientziak abiarazteko, biziagotzeko, informatizatzeko eta nazioartekotzeko.

Gobernantzaren ikuspegia, agente heterogeneoak koordinatzeko espazio bilakatu da kultura-ondarea, parte-hartzeko gobernantzan oinarritutako komunitateekin; hala, kudeaketa eta koordinazioko top-down ereduetatik bottom-up ereduetara aldatzen ari da.

AITORTUTA...

Konplexutasuna areagotu dela, kultura-ondareak gero eta elementu heterogeneoagoak biltzen ditu bere garapen dinamikan. Hala, transdiziplinak, babes eta kontserbazio dinamikoek, teknologia barnehartzaileek, parte-hartzea sustatzen duen gobernantzak, arkeologia publikoak, turismo jasangarriak, berrikuntza sozialak eta sormenezko ekosistemek, besteak beste, elkarrekintzako modu berriak sustatzen dituzte, eta ondarearen barne konplexutasuna areagotzen dute.

Berritzea ezinbestekoa dela, kultur-ondareak eta handituz doan barne konplexutasunak arazo eta aukera berriak sortzen dituzte; kultura-ondarearen egiturak instituzionalizatuta daude, ordea, eta arazo eta aukera horiei erantzuteko eskaintzen dituzten aukerak testuinguruan jarri behar dira, eta berritzaileagoak behar dute izan.

Esperimentazioa eskatzen dela, kultura-ondareak arazo konplexu berriak ditu, eta horientzako konponbide berriak behar dira. Esperimentazio sistematikoa eginez, kontzeptu eta hipotesiak probatu ahal dira, ebidentzia ezeztagarriak sortu, ezagutza berriak transmititu, kultura esperimentalak garatu, beste ikuspegi batzuk txertatu, politika aukerak hobeto funtsatu, berrikuntzak egituratu eta inpaktu-katea balioetsi.

ONARTUTA...

Esperimentazioa ezagutza-prozesu gurutzatua dela, askotariko ezagutzak konektatu eta haiek integratu, probatu eta handiagotu egiten dira, ikuspuntu, esperientzia eta konponbide berriak bilatzeko.

Esperimentazioa parte-hartzea sustatzen duten diseinuetan oinarrituta dagoela, eragile ugarien parte-hartzea bultzatzen du esperientzia esperimentalak elkarrekin diseinatu, inplementatu eta ebaluatzeko.

Esperimentazioa lagungarria dela egoerazko ikaskuntza sustatzeko, aukera ematen du testuinguru jakin batean arazoak konpontzen ikasteko. Ikuspegi horretatik, hiru modutan ikasten da (eginez, elkarrekintzaren bidez eta ebaluazioaren bidez).

Esperimentazioak parte-hartze eraldatzailea sustatzen duela, ezagutzeko balio duen jarduera sistematizatu eta eraldatzailea da, eta esperimentazioaren printzipioak bereganatzen, aplikatzen eta ugaritzen dituzten elkarte eta proiektuen sorrera sustatzen du.

Esperimentazioak berrikuntza arduratsua garatzen duela, kultura-ondarearen arloko berrikuntzen inpaktu positibo eta negatiboak aztertzeko aukera ematen du, eskala txikian. Berrikuntzak martxan jarri aurretik horien inpaktuak ezagutzeak aukera ematen du kontuz jarduteko.

Esperimentazioak ebaluazioa egiten laguntzen duela, berrikuntzak izan ditzakeen inpaktuak (sozialak, ekonomikoak, instituzionalak, ingurumenekoak eta espaziokoak) ebaluatu daitezke. Inpaktu-kateak ulertzea lagungarria da ondarearen arloan egiten diren berrikuntza esperimentalen kalitatea, eraginkortasuna eta irismena balioesteko.

Honen bitartez, ikerlari, profesional, politika kudeatzaile eta herritarrak
ANIMATU NAHI DIRA
8 ekintza hauen alde sinatzera, kultura-ondarearen arloan paradigma esperimentala sustatzeko

1. Ezagutzaren gobernantza sozialeko jardunbide egoki bezala, komunitate esperimentalak sustatzea

Komunitate esperimentalak gizarte bitartekaritzarako aukerak dira, parte-hartzea sustatzen duen diseinuaren kultura, metodologia arinak eta berrikuntza arduratsua bultzatzen dutenak. Esperimentazioaren printzipioak aplikatuz, berrikuntza barnehartzaileak sustatzen dituzte kultura-ondarean; hala, prototipo berritzaileak sortzen dira (baterako diseinua, probatze azkarra eta egon litezkeen inpaktuak aurretik ezagutzea).

2. Parte-hartzea sustatzen duen gobernantzako jardunbide egoki bezala, inklusio esperimentala sustatzea

Inklusio esperimentalak esan nahi du kultura-ondarearen arloan eraldaketan parte hartzeko mekanismoak garatzea. Mekanismo horiei esker, bazterketa-arriskuan dauden taldeen ibilbidea aldatu daiteke, kulturaren arloko gaitasunak garatu (kapital kulturala), harreman eta aukera berriak sortu (harremanei lotutako kapitala) eta gizarte zein kulturako partaide sentiaraztea lortzen baita; eta hori da, hain zuzen, gizarte-bazterkeria gertatzen denean galtzen dena (kapital soziala).

3. Gobernantza akademikoko jardunbide egoki bezala, ikaskuntza esperimentala sustatzea

Ikaskuntza esperimentala testuinguruan jarritako ikaskuntzako metodologia hibridoetan oinarrituta dago, hau da, konponbide esperimentalak diseinatu eta probatzen dira, ondareak dituen arazoen baldintza historiko, espazial, sozial eta kulturalak aintzat hartuz (testuinguruan jartzea), aztertzeko moduak demokratizatuz (parte-hartzea) eta askotariko stakeholder-ekin batera esperimentatuz (lankidetza).

4. Trantsizioko gobernantzako jardunbide egoki bezala, jasangarritasun esperimentala sustatzea

Iraunkortasun esperimentala trantsizioko berrikuntzen garapenean oinarrituta dago. Trantsizioko berrikuntzak proiektuak dira, ondarearen esparruan eredu jasangaitzak jasangarri bihurtzeko trantsizioa egiteko konponbideak aurkitzea helburu dutenak. Trantsizioko berrikuntzak sekuentziatutako esperimentazioko eredu batean sartzen dira; horri esker, epe luzerako ziklo esperimentalen barruan sartzen diren epe laburrerako proiektu pilotuak kudeatu ahal dira.

5. Gobernantza instituzionaleko jardunbide egoki bezala, kulturaren arloko politiketan esperimentazioa sustatzea

Politika esperimentalak politikako tresna eta programa berrien probatze sozial eta teknologikoa dira, eskala txikian. Politiketan esperimentatzea prozesu instituzionala da, kultura-ondarearen sektoreko araudi, programa edo pizgarriei lotutako oinarriak adostea helburu duena.

6. Gobernantza teknologikoko jardunbide egoki bezala, esperimentazio teknologikoa sustatzea

Esperimentazio teknologikoak ondarean aplikatzen diren teknologien probatze sozial eta teknologikoa esan nahi du. Ondarearen arloan aplikatzen diren teknologiak ez dira soilik digitalak (berrikuntza digitala), honako hauek ere badira: teknologia sozialak (ondareari lotutako berrikuntza arinak, berrikuntza turistikoak), zaharberritzeko teknologiak (estratigrafikoak, besteak beste), materialei lotutako teknologiak (teknika analitiko ez-inbaditzaileak, bestea beste) eta teknologia instituzionalak (kultura-plangintzarako sistemak, pizgarri publikoen ereduak, finantzaketa mistoko sistemak etab.)

7. Finantzaketa gobernantzako jardunbide egoki bezala, finantzaketa esperimentala sustatzea

Finantzaketa esperimentalak finantzaketa hibridoko (publikoa, pribatua eta soziala) ereduak eta tresnak probatzea esan nahi du, kultura-ondarearen eremuan eragile ekonomiko eta instituzionalen erantzuna aztertzeko. Finantzaketa esperimentala handituz doan probatzearen ereduari jarraiki egiten da, hau da, laborategian hasi (micro maila) eta finantzaketa hibridoko proiektu pilotuetara zuzentzen da (meso maila).

8. Inpaktuaren gobernantzako jardunbide egoki bezala, ebaluazio esperimentala sustatzea

Ebaluazio esperimentalak trantsizioko berrikuntza baten inpaktuak (sozialak, ekonomikoak, espazialak, instituzionalak, kulturalak eta ingurumenekoak) ulertzea eta neurtzea esan nahi du. Ebaluazio esperimentalak berrikuntzaren ondorio negatibo eta positiboen arteko lotura teknikoa aztertzen du, bai eta eredu jasangarrietarantz zuzentzeko trantsizioa sustatzeko duen gaitasuna ere.

Sustatzaileak

European Union
Creadis3
Fundación Catedral Vitoria

NON GAUDE

Bulegoak

Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava

+34 945 122 160

pastandfuture@catedralvitoria.eus

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago