konferentzia

Partekatu

Kultur ondarearen urte europarra izendatu dute 2018a. Kultur ondarearen inguruko adierazpen europarrek kultur eta kulturarteko aniztasuna sustatu nahi dute, bai eta kultur ondarearen kontserbazioa eta zaintza sustatu nahi ere, eta askotariko herritarrek kultur ondareaz gozatzea bilatzen dute.

Esparru horretan, CREADIS3-Smart Specialisation Creative Districts proiektuak (INTERREG EUROPE), zeina Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen, biltzar europar hau sustatu du: Kultur ondarea: iraganean eta etorkizunean berritzen. Gasteizen egingo da (Euskal Autonomia Erkidegoa), 2018ko abenduaren 11n eta 12an.

Kultur ondarearen inguruko hainbat ikuspegi jorratu nahi dira biltzarrean, ekosistema sozial eta sortzailetzat hartuta kultur ondarea.

Iraganean berritzen leloaren pean, memoriaren ikuspegi sozialetik (gorabeheratsua eta gutxi finkatua) eta monumentuaren ikuspegitik (testuinguruaren araberakoa eta erlazionala) heldu nahi dio biltzarrak kultur ondareari. Etorkizunea berritzen leloaren pean, berriz, kultur ondarearen etorkizuneko agertokien inguruan eztabaidatu nahi da biltzarrean, gobernamendu-eredu berrietan, teknologiak txertatzeko estrategia berrietan (digitalizazioa) eta gizarteak parte hartzeko modu berrietan jarriz begirada.

Honako hauek dira biltzarraren xedeak

  • Kultur ondarearen berrikuntzei eta etorkizuneko agertokiei buruzko eztabaida sustatzea.
  • Industria sortzaileen eta kultur ondarearen eremuan berrikuntzaren, gobernamenduaren eta klusterizazioaren arloan egin diren jarduera onen berri ematea.
  • Gasteizen kultur ondarearen aldeko adierazpena egitea bultzatzea.

European Union
Creadis3
Fundación Catedral Vitoria

NON GAUDE

Bulegoak

Calle Cuchillería, 93 - 01001 - Vitoria-Gasteiz, Álava

+34 945 122 160

pastandfuture@catedralvitoria.eus

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago